2009. urteko Aste Santua dela eta, Amurrioko Santa Vera Cruz Kofradiak "Amurrioko Aste Santua" II. ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du. Lehiaketa honen helburu nagusia Amurrion Garizuman eta Aste Santuan ospatzen diren elizkizunak zabaltzea da. Martxoaren lehenengo egunetan bai komunikaziobideetan bai blog honetan lehia honen oinarriak zabalduko dira.