martes, 2 de marzo de 2010

OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK

1. Argazkilari zaletu eta profesional guztiei irekita dago lehiaketa hau.

LANAK

2. Argazki Lehiaketa honen helburu nagusia Amurrioko Aste Santua zabaltzen eta goratzen laguntzea da.

3. Lanetan, Amurrioko Aste Santua 2010 erakutsi beharko da, bai elizkizunak, elizbirak, pasio-irudiak, ikurrak, nazarenoak, kalean egindako prestaketak…

4. Argazkien gutxienezko tamaina 15x21 cm-koa izando da eta gehienezkoa 30x40 cm-koa. Eta beti aurkeztu beharko dira 40x50 cm-ko oinarri zuri gogor baten gainean (bertikal taxueran).

5. Aurkestu daiteken lan kopurua lau argazkikoa da eta analogiko zein digitalak izan daitezke, bai zuri-beltzean bai koloretan.

LANEN AURKESPENA

1. Gasturik gabe eta paketean behar bezala gordeta bidali behar dira. Argazkien atzealdean izenburua ageri behar dira, eta beste gutunazal batean parte hartzailearen datuak agertu behar dira. Paletean “III. ARGAZKI LEHIAKETA – AMURRIOKO ASTE SANTUA” jarri eta hurrengo helbidera bidali edo eraman behar da:

Parroquia de Santa Maria

Elexondo kalea, z/g

01470 Amurrio (Araba)

2. 2010.eko apirilaren 16an aurkezteko epea amaituko da.

EPAIMAHIA

3. Epaimahia argazkilaritzako 3 aditu eta talde antolatzailearen kide bat osatuko dute. Lehiaketaren epaiketa egingo dute eta heuren erabakia apelaezina izango da.

4. Epaileek lanen kalitate artistikoa eta hauen originaltsuna baloratuko dute (angeluak, fokapenak, agertzen diren uneak, izenburua, etab.).

SARIAK

5. Ondorengo sariak izango dira (epamahia edozein hutsik huzteko eskubidea izango du):

LEHENENGO SARIA: 200 € eta diploma

BIGARREN SARIA: 120 € eta diploma

PUBLIKOAREN SARI BEREZIA:

60 € eta diploma

1. Sariak 2010.eko apirilaren 26an, 13.30etan Katekesi Aretoan, banatuko dira, une horretan saridunak ezagutaraziz.

2. Publikoaren Sari Berezia erakusketa (14. art.) ikustera joango diren pertsonen artean egingo da bozketa baten bidez

3. Saridun argazkiak Santa Vera Cruz Kofradiaren ondasunean geratuko dira, eta autoreek euren lanak oinarri digitalean emango dute. Gainera, ez dute inoiz egile-eskubideak erre-bindikatuko, euren argazkiak kata-logoetan, karteletan eta beste-lakoetan agertzekotan. Kofradiak nahi duen erara erabiliko ditu, beti ere, autorearen izena aipatuz.

ERAKUSKETA

4. Lanak, 2010.eko apirilaren 18tik 26arte Katekesi Aretoan aurkeztuko dira, 18.00etatik 20.00tara (igandean, 11.30-13.30).

LANEN ITZULTZEA

5. Saritu gabeko lanak, egileak berak edo baimendutako norbaitek sari banaketan, edo ondorengo astean, antolatzaileekin adostatu ondoren, jaso ditzake.

6. Itzultze epea amaitu ondoren, hilabete baten ostean jaso ez diren argazkiak, Kofradiaren ondasunera pasatuko dira (oinarri hauen 12. artikulua jarraituz).

OINARRIEN ONETSIA

1. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahiaren erabakiak onartzea dakar. Talde antolatzaileak 8. eta 13. artikuluetan aipatzen dena aldatzeko gaitazuna izango du.

OHARRA: Penitentzia egiten dutenengan eta elizkizunetan parte hartzen dutenengan ahalik eta errespetu gehien izateko, guztiz debekatuta egongo da hauetan etenka eta esku-sartzez ibiltzea argazkiak ateratzeko.